XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); familia aberatsek artxiboetan eragina duten ekintza gehiago egiten dituzte, gainontzekoek edo benetazko behartsuek baino.

Ondorioz, dokumentu kantitateak serieak organigrama baten baitan antolatzen lagun gaitzake, handitik txikira.

Legajo kopurua administratzaileek beraiek dokumentuei ematen zieten aktuazioa eta balioa erakusten dute soilik, inbentario topografikoko lehenengo seriea eta ez kasualitatez Gobernu-Salarena bait da (4207 paper sorta), ondoren Castillako Patronatoarena (2488) eta Aragoirena (1303) eta ondoren eskribantzak (16) 5-8 bitarteko anexoen zerrendak ikus daitezke.

Historia eta literatura administratiboek serie ezberdinen unitate kantitateen zehaztapenak fidagarriak direla konprobatzen laguntzen gaitu; bulegoen sorpena eta garapenari buruzko datuak, hauen desagerpenari edo bestetan gehitzeari buruzkoak, arduratzen zituen pertsonalari eta betetzen zuten gestioari buruzkoak, hauen lanaren legegintzari buruzkoak eta denboraren gestio-eskuliburuak bertan konprobatzen bait dira kopuruaren arabera (17) Gaztelako Kontseilurako Antonio Martinez Salazar eta Pedro Escolano de Arrietaren obrak klasikoak dira, biak Kontseiluaren funtzionari dira XVIII. mendean (gehiago ikasi behar ditugu).

2.2 Dokumentuen soportea eta formatoa Osotasunetik zatitara iraganaz, sekzio eta serien eraketa erabakitzen ez duten zenbait kanpoko izaeraz arituko gara, ez bait dira dokumental faktore determinanteak, akzidentalak baizik.

Hau azpimarratu nahi dugu, pergamu, paper sorta eta liburu serieak omen dituzten artxiboak oraindik baditugulako (18) ACA-ren eta E. González Hurtebse-ren obrak ikus daitezke.

Dokumentuen soportea oso garrantzitsua da, denboran zehar dokumentuaren kategoria zehazten bait du; adibidez, papera kantzelarietan sartu zen ezkero, pergamua akto solemneetan erabiltzen da soilik; gaur egun papera mikroformak baino gehiago estimatzen da eta makinaz irakurri behar diren soporteak baino askoz gehiago, akzesu zuzenekoak bait dira.

Dokumentu grafikoak, audiobisualak, erraz ezberdintzen dira, gainera, paperean, pergamuan eta ohizko beste gaietan egindakoengandik instalazio berriak behar dituzte.

Gure kasu konkretuan, hau da, Kontseiluetan, bulak eta laburrak serie zehatz batetan daude.

Grafikoekin (mapak, planoak eta irudiak) bilduma bat osatzen ari da, expedienteengandik fisikoki bereiziz (20) Dokumentu hauek, bulas y breves titulatuak, 9529-9726 (128) paper sortetan daude.

Soportearekin gertatzen dena formatoarekin gertatzen da, liburu eta paper sorta serieak aurkitzen bait ditugu ere bai.

Kontseilu-Sekzioko bi inbentario topografikoek, geroantzean oinarri tresna bezala asko erabiliko ditugunak, honela zatituak daude: bat 3.482 liburuentzat eta bestea 53.229 paper sortentzat.

Hauetako bakoitzaren baitan, artxibo fondoetara iritsi ziren arabaera, serieak idazten joan ziren benetazkoak hala ez (...).

(19) Ez da bilakuntza sistematikorik egin, baina lana eta ikerketa bitarte aurkitutakoak 500 baino gehiago dira.